Euskal Irratiak eta Kanaldude telebista elkarlanean, hilabetero hedatuko dugun Pentsaketan bideo-podcast emankizuna aurkeztu nahi dizuegu. Lehen atal honetan urtero Iparraldera heldu diren 3.000 biztanle berrien gaia ukan dute hizpide Pauline Guelle politologoa eta zuzenbide publikoan doktoratua eta Txomin Poveda soziologian doktoratua. Solasaldiaren gidari Jose Luis Azipuru Euskal Irratietako erredaktore burua izan da.