Usu krisi ekologikoaz solasten girelarik, denek argi dugu zer den horren oinarrian: giza espeziea. Izan ere, guk ditugu berotegi-efektua sorrarazten erregai fosilak baliatuz, oihanak moztuz, laborantza-industrialaren bidez... Baina gizakiak 2,5 milioi urtez bizi izan badira planetan, zendako hau orain gertatzen da? Estatistikak so egitea aski da ohartzeko CO2 isurketak 1900an hasi eta 1950ean zapartatzen direla ekoizpen eredu kapitalista garatzearekin. Epe laburrean ahal bezainbat etekin irabazteko xedez, planeta bizigarritasunaren mugaraino eraman du Kapitalak, gure munduaz beste egiteraino kasik. Zein da aterabidearen gakoa beraz? Zeintzuk dira orain arteko proposamen ekologisten mugak?