Kultura: 2nd round ~ Zantzu 12

Kulturaz mintzo girelarik, ez gira pilota, mus, talo ta xingar eta mutxikoetaz ari. Gure gizartea egituratzen duen balio-sistema osoaz ari gira. Hots, gaur egun, gizarte kapitalista eta gizaki gehienen esplotazioa naturalizatzen duen kosmobisioaz. Zantzuren hamabigarren emankizun honetan, horixe ukanen dugu aipagai.

Inflazio madarikatua ~ Zantzu 11

Prezioak goiti, eta lan sariak beheiti. Zurrunbilo gaitzean sartua da Europa azken urteotan, izurriteak krisi ekonomikoari egin dio bide. Eta orain, jada aski kolpatuak ziren langileak berriz haien bizi baldintzak okertzen ikusi beharko dituzte. Hilabete honetako ZANTZU emankizunean, inflazio madarikatua dugu aipagai.

Baina zer da hainbeste aipatzen den inflazioa? Zer funtzio betetzen du? Ez galdu emankizun mamitsu honen hamaikagarren saioa.

Inperialismoaz bi hitz ~ Zantzu 10

Gerla nagusi gure aktualitatean. Ez lehenago gerlarik ez baitzen, baizik eta gure etxeko bortatik geroz eta hurbilago baitugu. Libia, Siria edota Nagorno Karabajen gertaturikoak entzun izan ditugu, baita Bielurrusian edota Kazakhstanen izandako "kolorezko iraultza" saiakerak. Baina honek zer lotura du Europa zaharra astindu duen Ukrainiako Gerlarekin, Nord Stream 2 hodiaren zapartatzearein edota Txinak abiatu zetaren bide berriarekin?

Gerla kapitalista eta inperialismoa aipagai Zantzu emankizunaren hamargarren saioan.