Bidarrain 16 hektareako laborantza lurren salmenta oztopatu du Lurzaindiak

Bidarraiko laborantza lurren salmentatik erretiratuko da notarioa, denak adosten ez badira. 
ELB eta Lurzaindiaren mobilizazio emankorra izan da ostegunean Baionan. Bidarrain 16 hektarea laborantza lur, laboraria ez den pertsona bati salmenta oztopatzen lortu dute. Salmenta kudeatu duen notarioa aferatik aterako da saltzaileak, ELB, Lurzaindia eta herriko etxearekin adostasun bat lortzen ez badute.

Gutun bat idatzi dute elkarrekin, eta hurrengo astean bilkura bat egitea eskatu diote saltzailea, eroslea eta agentziari. Oroitarazi behar da laborantza lur hauek 90.000 eurotan saltzekotan zirela, « nue-propriété » moldean, hots jabegotza bakarrik. Molde hortan salduz SAFER egitura publikoak ezin du bere lehentasunez erosteko ahala baliatu. Marga Forestierren erreportaia :