Boisen (Idaho, Ameriketako Estatu Batuak) bost urtean behin ospatzen den Euskal Jaialdi ezaguna gaur hasiko da, eta aurtengoa dagoeneko zazpigarren edizioa izango da. Ekitaldiaren helburu nagusietako bat da euskal folklorea, kirola eta kultura zabaltzea, baita euskal diasporarekin harremanak estutzea ere. Jaialdia dela eta, Boisen izango da Imanol Pradales, Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakari berria. Bere presentziak indartu egingo du Euskal Herriaren eta diasporaren arteko lotura instituzional eta emozionala. Gainera, aurten ere egingo da NABOren (North American Basque Organizations) urteroko biltzar nagusia Jaialdiaren baitan. NABOk AEBetako eta Kanadako euskal etxeak biltzen ditu, eta biltzarrean elkarte bakoitzak bere eskualdeko arazoak eta urtean zehar egindako lana aurkeztuko ditu. Boiseko Jaialdiak milaka lagun bilduko ditu datozen egunetan, eta euskal kultura mundu mailan bizirik dagoela erakutsiko du beste behin.
Xabier Irujo: «Boiseko jendearentzat, izaten jarraitzen dugula adierazteko modu bat da Jaialdia»
Ikustaldiak: 174