Maialen Lujanbio: «Nire xedea zen saio lurtarra egitea, gaurko garaian erroturikoa»

Hirugarrenez jantzi du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako txapela Maialen Lujanbio Zugasti hernaniarrak. Aurten, 2009ko eta 2013ko buruz burukoaren argazki berdina ikusi da, Amets Arzallusekin aritu baita aurten ere. Erakustaldia eman du hasi eta buka, eta 2.240 puntuak dira horren erakusle. Iñaki Muruak jantzi dio txapela txapeldunari. Goizberri saioan izan da Maialen Lujanbio; txapelketa eta finaleko bilana egin dugu harekin.