Lapurtar gazte bat Perun blokaturik, krisi politiko bete-betean

Abenduaren 13an piztu zen krisia Perun, Pedro Castillo presidentea kargugabetu eta atxilotu ondotik. Gertakariak goiti behera ezarri du herrialde osoa. Besteak beste, errepide eta aireportu anitz hetsi dituzte, eta bertan ziren atzerritar anitz blokaturik gelditu dira. Horien artean da, Elaia Hegi Gorostiaga lapurtar gaztea. Arequipa hirian da, elbarrituendako eskalada ikastaro bat egiten.