ELB sindikatuko hegazti hazleak, kanpoko hazkuntzaren alde agertu dira behin ere. Kabalak barnean atxikitzeko oharra egin die DDPP Biztanleriaren Babeserako Departamenduko Zuzendaritzak hainbat etxalderi, hegazti basatien kutsadura saihesteko. ELBkoek zentzugabetzat jo dute neurria; izan ere, soilik kutsadura kasuen %0,3a eragin dute orain arte hegazti basatiek. Pettan Prebende, Gabadiko oilo eta urtxokume hazlea:
Era berean, kanpoko hazkuntzaren alde on zein txarrak agerian emateko, Frantzia osoko 120 etxaldeeetan esperimentazio ikerketa abiatu dute abenduaren 23an.
DDPPko agenteen kontrolen aitzinean, elgarrekin ihardokitzera dei egin du ELBk.