Biarritzen 600 metro karratu dituen “Les Découvertes” egoitza kolektibitate publikoak beregain hartu behar duela adierazteko gutun publiko bat plazaratu du Complicité Chimères elkarteak. 27 urte dira Chimères antzerki taldeak jabego pribatua duen egoitza alokatzen duela; eta interes publikoko antzerki eta arte etxe bat bilakatu delarik ere egoitza publikoa bilakatu dadin galdegiten dute. Chimères Complicité elkarteko Txomin Heguy.rekin mintzatu gara, Maia Muruaga: