Fibraren instalakuntzan berezitua den enpresa likidazio judizialean ezarria izan da atzo. 2021ean Orangek kontratua murriztu zien eta sozietatea zailtasunetan gelditu zen. Circet enpresak hartu du berriz enpresaren aktibitatea baina langileen erdia baino gehiago kanporatuz. Asteazken hontan eman du erabakia Lyongo auzitegiak berehalako eraginarekin. Sindikatuen arabera, hilabete batez luzatuko da lizentziamendu prozedura. Alta, berehalako erabakia izanik, ez da negoziazio posiblerik izanen.