Senpereko auzapez izanen da Bernard Elhorga

Herriko etxeko hauteskundeen bigarren itzulia iragan da atzo Senperen. Ehun bozeko tartearekin, Bernard Elhorga gailendu da Hats Berri zerrendako Christophe Jauregiren parean. Zehazki, 1.333 boz bildu ditu Elhorgak, eta 1.233 Jauregik. Aldiz, Dominique Idiart auzapez ohiak 886 eskuratu ditu. Ondorioz, horrela gelditu da herriko kontseilu berriaren osaketa: Egin Senpererentzat taldeak 29 hautetsitik, 21 izanen ditu, Hats Berrik bost eta Elgarrekin Senpererentzat zerrendak hiru. Elhorga, Arhancet eta Jauregi dira Hirigune Elkargoan lanean ariko direnak.