Beñat Etxebest: «Etxalde elkartetik etxeen eta lurren gureganatzea bultzatu nahi dugu»

Etxebizitzaren problematika aipagai behin ere Arberoan. Geroz eta ageriagoa den arazo horri zein aterabide ematen ahal zaion ukan dute ardatz aldi honetan. Horretarako Etxalde elkarteko Beñat Etxebest gonbidatu dute, JTko ordezkaritza bat, Lurzaindiako Beñat Duhalde edota Irisarriko Etxebizitza kooperatibako kideekin batera.