Hamar urtez ia bi milioi bideratu ditu Errigorak, nafar hegoaldean euskalgintza bultzatzeko

Nafar hegoaldeko mozkinak argitan emanez, Errigorak bere udaberriko kontserben kanpaina abiatzen du gaur. Hamarkada bat egin du egitasmo hau sortu zenetik, laborarien eta euskalgintzaren beharrak aitzinean emanez. Bertako elikagaien alde egitea, euskara indartzea edota auzolana buktzatzea du xede. Aurten, berrikuntza bezala 'identifikatzaile' propioa aurkeztu dute, Errigoraren balioak errespetatzen dituzten ekoizleak nabarmentzeko. Lau ardatz ditu zigilu horrek, bertakotasuna, euskara, auzolana eta laborariekiko bidezko harremana. Horrez gain, euskararen alorrean euskara planak abiatu dituzte 23 ekoizleekin. Mikel Mutiloa Errigorako kidea izan da gure gaurko gomita Euskal irratietan.