Iragan uda biziki idorra izan zen, eta hainbat herritara kamioiez eraman behar izan zuten ur edangarria. Horri buru egiteko hainbat neurri hartu ditu Hirigune Elkargoak. 2028 urtea bitrate 40 milioi euro inbertituko ditu, eta ondoko 15 urteerako bide orri markatu du, 240 ekimen konkreturekin. Lan handietarik bat, lur azpitik hodiak pasaraztea izanen da. Angeluko oihana erre zelarik, Ondresetik ura ekarri zuten bezala, beste zentzuan ere gauza bera egitea ahalbidetuko luke horrek. Angelu Senpereko Helbarroneko ur puntu bati lotzeko lanak egiten ari dira, 13 milioi euroko gastuarekin. Ezpeleta eta Larresorotik ere gauza bera eginen dute Lexantzu eta Alozeraino. Hortaz gain, izan daitezkeen ur galtze txipiak ere hobeki kontrolatzearen beharra azpimarratu du Elkargoak. Jakin behar da, ur edangarriaren kontsumoaren %75 familiengandik heldu dela, %10 laborantzatik eta %25 turismotik. Covidaren ondotik ikusi da turismoa barnekalderuntz hedatu dela, hor ere kontrol hobea izan nahi du elkargoak. Bestalde, Bartzelonan egin zen bezala, itsasoko urari gatza kentzeko enpresa bat ere gogoetatzen ari dira. Ez oraingo, 2030 ingururako baizik, oraindik deus konkreturik gabe. Guzi hori eta gehiago burura eramaiteko, azken 5 urteetan elkargoak 100 milioi euro inguru aurreikusten zituen. Aurrekontua beste 8 milioi euroz igotzeko xedea du hemendik landa.