Larhun mendi kaskora egunero heltzen den jende kopuru handia, hobeki kudeatzeko eta ordenatzeko, Pirinio Atlantikoetako Departamenduak, Nafarroako Gobernuak eta Euskal Hirigune Elkargoak proiektu iraunkor bat abian eman dute elkarrekin. Bisitarientzat zerbitzu hobeak eskaintzearekin batera, tokiko abeltzainen lan egiteko baldintza egokiak segurtatu eta inguramena zaintzea du ardatz egitasmoak. Hiru urterako proiektu horrek 2,6 milioi euroko aitzikondua ukanen du eta Europako Interreg POCTEFA promara aurkeztuko dute maiatzean.