Etxeen salmentarako, alokatzaileen kanporatze gero eta gehiago egiten dela salatu du Alda kolektiboak. Kanporatzeen ondorioz abiatu prozedura judizialak 228 ziren 2018an, eta 302 urte bat berantago. Prozeduren kopuru handia irudikatzeko, 300 etxebizitza inguratu dituzte ipar Baionan, Grand Basque aldean. Hainbat neurri eskatzen ditu Aldak alokatzaileak babestuak izan daitezen, hala nola, kanporatu aitzineko epearen luzapena. Etxebizitzaren arazoa salatzeko, apirilaren lehenean Baionan eginen den manifestaldian parte hartzeko deia luzatu du bidenabar.