Gérald Darmanin Frantziako barne ministroaren Immigrazio legearen kontrako mobilizazioa larunbat huntan. Tensiopeko testuinguru sozial huntan, hainbat elkartek argitan eman nahi izan dute, frantses Senatuan laster bozkatuko den immigrazioari buruzko lege proiektua. Etorkinekin kolektiboak salatu du, etorkinak gehiago «kontrolatu eta kanporatuko» dituen legea dela. Erretenzio zentroetan leku gehiago sortzea edo etorkinei osasun babesa murriztea aurrikusten du legeak. Larunbat huntan arratsaldeko 16:00etan Baionako herriko etxe aintzinean biltzera deitzen dute Etorkinekin, Bizi, LAB, Attac edota EELV berdeek.