Arbolak loratzen, egunargia luzatzen eta Nafarroaren Eguna hurbiltzen. Heldu da Baxe Nafarroako udaberriko ekitaldi garrantzitsuenetarik bat. Aurtengo edizioaren aurkezpzna egin dute Basaizea Kultur Batasuneko kideek. Apirilaren 30ean ospatuko da. Usaian bezalako egitaraua aitzinikusi dute, eta hitzordu horren aitzinetik Kulturaldia prestatu dute. Lehen hitzordua apirilaren 13an izanen da Urepelen. 'Azken dantza Maisua' dokumentala emanen dute, eta hurrengo egunean, Popo Larre Iparretarrak (IK) erakundeko kidearen desagerpenaren urtemuga kari, 'Bolante baten historia' dokumentala emanen dute.