Biharko Lurraren Elkarteak 30 urte bete ditu

Hiru hamarkada bete ditu laborantza biologiko, ekonomo, autonomo eta solidarioaren aldeko eklateak. Bi etxalderekin 1993an abiatu zen BLE Biharko Lurraren Elkarteak, 350 kide zenbatzen ditu gaur egun. Urtemugarekin bate ginez, biltzar nagusia egin du BLEk Donoztirin (Nafarroa Beherea), 90 kideren presentziarekin. Hainbat ekimen aitzinikusi dituzte heldu diren hilabeteetarako. Lehena apirilaren 30ean izanen da; elkarteko 22 etxalderen bisita proposatuko dute. Tomas Erguy BLEko koordinatzailea, izan da gaurko gonbita Euskal Irratietan.