Inkuba sarea estrenatu dute joan den ostiralean Heletan, Hazitegia lantokian. Hiru egiturek bultzatu dute proiektua, Euskadiko Azti ikerketa zentroak, Nafarroako lntia enpresak eta Heletako Agour enpresak. Sare horrek hazkurri industriako tokiko enpresa berri eta berritzaileak langundu nahi ditu. Mugaz gaindiko proiektua izanki, Euro-eskualdearen babesa bildu du ekinbideak. Startup enpresekin partaidetzak izenpetu aitzin, urte eta erdiko epea hartuko dute Inkuba sarea egonkortu eta egituratzeko.