Berriki Frantziako Estatu kontseiluak Bizkaiko golkoan hainbat hilabetez eta hainbat lekutan arrantzatzeko debekatzea erabaki du arrantza sareetan nahi gabe hiltzen diren izurdeak babesteko helburuarekin. Erabaki honen aurrean Baionako eta Donibane Lohitzuneko arrantzaleak kexu agertu dira eta portuak blokatu zituzten martxoaren bukaeran. Marga Forestier kazetaria Olivier Azarete Aturriko arrantzalearekin mintzatu da bai eta Sea Sheperd Gobernuz kanpoko erakundeko kide den Elodie Pouet.ekin ere.