Mugaz gaindiko hizkuntza politika, mugikortasuna eta enplegua laguntzeko 15 milioi euroko fondoa eskuratuko du Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeak.
POCTEFA mugaz gaindiko europako diru laguntza programaren baitan da fondo hau. Euroeskualdeak diru hori besteak beste proiektu deialdien bidez bideratuko du. Lehen deialdia 2024an martxan emango da.