Sukaldaritzako lan formakuntza, diplomarik gabeko emazteentzako

“Des étoiles et des femmes” formakuntza programaren lehen edizioa bururatzen ari dira hamabi emazte Donibane Garaziko Navarre lizeoan. Diplomarik ez, edo arras guti, eskola aspaldian utzia, gehienetan ama familiakoak dira. GRETA eta Navarre lizeoaren partaidetzarekin burutu dute formakuntza. Diploma laster eskuan, formakuntza segitu duten emazte hauek lan munduan sartzeko xedea dute. Heldu den ikasturtea kari ere, esperientza luzatzeko xedea dute antolatzaileek.