Gure Zirkua Maulen asteburu honetan Xiberoko ikastolen 50. urtemuga ospatzeko

Xiberoko ikastolek heien 50 urteen ospatzeko Tolosako Gure Zirkua etorrarazten dute asteburu honetan Maulera. Lau emanaldi izanen dira: ostiralean 19:00etan, larunbatean bi emanaldi 16:00etan eta 18:30etan, igandean 11:00etan. Zirku klasikoa da eta 250 ikusle sartzen ahalko dira karpa koloretsu baten pean. Euskarazko lehen zirku ibiltaria da. Pista gainean hamaika artista izanen dira. Lekuak oraindanik salgai dira gurezirkua.eus webgunean. Zirkuaren oihal-etxea jadanik plantan da Mauleko ehogiaren ondoan.