Aste hondar luze honetan Ortzaizeko Eskulan Herrixka ospatuko dute herriko eskulangileek. Hiru egunez enpresa eta denda ezberdinen bisitak egiten ahalko dira, ofiziale bakoitzaren lana ezagutu, ekoizpenak dastatu, edota tailerretan parte hartzeko aukerarekin. Euskal Irratiak zuzenean izanen dira larunbat goizean, 11:00 orenetatik aitzina. Mixel Kurutxet-Etxart Arnabar kontserbadegiko nagusia izan da Euskal Irratietako gonbita, Eskulan Herixkaren bezperan.