Hainbat herritarrek bat egin dute iragan igandean, Angeuko Juzan oihanaren suntsiketa salatzeko. Euskal Hirigune Elkargoak “Arkinova” aktibitate eremua handitu nahi luke oihanaren lurzoruaren gainean. Proiektuak 22 hektarea hartuko lituzke, erdia gune naturalaren gainean. Horrek sorraraziko lukeen kalte ekologikoak, eta Angeluko azken laborantza lurren desegiteak herritar anitzen ukoa eragin du. Planak aitzina eginen balu, hiru gune heze hunkiak liratezke, baratzezain zenbait kanporatuak, eta hirurogei animalia eta landare espezie kaltetuak. Claude Olive Angeluko auzapeza elkarretaratzera hurbildu da herritarrekin mintzatu asmoz, eta herriko kontseiluan maiatzaren 25ean proiektua geldiarazteko helegite bat proposatuko duela iragarri du.