Aliantzen sasoina heldu da Hego Euskal Herrira, igandeko bozen ondotik. Nafarroan Maria Chivite egungo presidenteak, azken lau urteetako gehiengoa erdiesten ahaleginduko da, nahiz eta UPN nafar eskuina nagusitu. EH Bilduren babesa beharko du horretarako. Ber gisan, EH Bilduk PSNren laguntza beharko du Iruñean Joseba Asiron auzapez izateko. Gasteizko udalean eta Gipuzkoako Aldundian EH Bildu garaile izan da baina EAJ eta PSE alderdien usaiako itunak, gobernatzeko aukera kenduko lioke. Bilbon eta Bizkaian, aldiz, jeltzaleak nagusitu dira. Nolanahi ere, Abstentzioa %38koa izan da, azken urteetan baino gorago.