Euskal Herriko historiaren memoriala estreinatu du Anai Arteak

Euskal Herriko Historiaren Memoria biltzen duen gune bat estrenatu zuten larunbatean Senperen. Ehunka pertsona bildu ziren Helbarrun auzoan, Anai Arteak antolaturiko ekitaldi berezian. Plaka batzuen bidez, Euskal Herriaren historiaren pasarte batzuk irudikatu dituzte, eta QR kode batzuen bidez historia hori entzun daiteke telefono edo ordinagailuetan. Bertsoak, hitz hartzeak, aurreskua eta Gernikako arbolaren kantuaren bidez Anai Artea elkarteak bukaera eman dio ere 50 urteko ibilbide luzeari.