Joan den larunbatean estrenatu dira Larzabaleko Bizideki autisten zentroan egin obrak. Orotarat 700.000 euro, ganberetako bainu gelak arraberritzeko eta balneo lasaitze guneen eraikitzeko. Oztibarreko mendi sindikatak eraiki zuen zentro hau duela hogei urte. Gaur egun, zentroa Oztibarreko bigarren enplegatzaile handiena da 37 langilerekin, eta 30 eta 60 urte arteko 27 egoiliar ditu. Azken hamarkadetan haur autistentzat eskaintzak doi bat emendatu badira, heldu autistentei begira duela 20 urteko ber heinean dira. Leku eskasiari ihardukitzeko gogoeta orokor bat behar dela uste du AFG Autisme elkarteak, eguneko harrerak sortuz edota merkeago diren egitura ttipiagoak sortuz.