Ozazen 30 pertsona elkarretaratu ditu XEKK Xiberoko espekulazioaren kontrako kolektiboak. Herrian diren hamabost etxe huts eta bigarren bizitegi seinalatu dituzte afixa batzuen bidez. Hitzartzean adierazi dutenez, «denei irekia den Xiberoa nahi dugu, ez aberatsen Xiberua». Ber ekintza egin zuten apirilaren 15ean Irabarnen, etxe uts bat sinbolikoki okupatuz. Ekintza horren ondorioz, jabeak kolektiboaren kontrako auzibidea abiatu dutela jakin dute berriki. Nolanahi ere, okupazioaren bidea ez dute gerora begira baztertzeko asmorik, eta uda honetan hainbat ekimen eginen dituztela iragarri dute. XEKK kolektiboko Joanes Etxeberria: