Erretretaren erreformaren kontra Intersindikalak deitutako hamalaugarren greba eta mobilizazio eguna izan zen atzo. Baionan iragan den manifestaldian 6.000 pertsona bildu dira Intersindikalaren arabera. Ostegunean, Frantziako Asanblea Nazionalean erretreta hartzeko adinaren atzerapena indargabetzeko LIOT taldeak proposatu duen lege proposamena ezbaian izanen da eta testuinguru horretan burutu da atzoko mobilizazioa.