Hirigune Elkargoak Euskal Mendia Leader programaren 2014-2022 epealdiko bilana aurkeztu du atzo Baigorrin, ehun bat eragileen aintzinean. Orotara 63 elkarte, 29 egitura publiko eta 15 enpresa pribaturen 135 proiektu bultzatu dituzte hiru milioi eurorekin. Bilana egitearekin batera, 2026 urtera arte luzatuko den dispositiboa aurkeztu dute. Aldi honetan, lau milioi euro banatuko dituzte. Aurtengo bi deialdi aurkeztu dituzte: 40.000 euroko laguntza mendi biziak deitzen den ekitaldi antolakuntzarako eta 80.000 euroko diru zama, mendi guneko emaztearen balio argitan emanen duen proiektua sustatzeko. Andde Sainte Marie Akitania Berria eskualdeko kontseilaria izan da gure Goiz Berri saioko gonbita.