Heletako Agerria jatetxe-hotel zaharraren eraikina arraberritzen ari dira. Herriko etxeak 1,6 milioi euro bideratuko ditu proiektua garatzeko, eta diru-laguntzen bidez milioi bat eskuratu du jada. Agerria gunearen eraikin berriak 2.200 metro karratuko azalera izanen du. Bertan, zortzi proiektu aterpetuko dira, eta horietarik lau jadanik bidean dira. Filipe Etxepare Heletako auzapeza izan da Goiz Berri emankizuneko gomita.