Garruzeko feria: milatik goiti kabala biltzen dituen antzinako hitzordua

Mendeetako tradizioari segika, aurten ere ospatu da Garruzen feria ezaguna. Bertan elkartu dira Pirinioaldeko nahiz Landetako tratulari eta kabala hazleak. Urtero 6.000 bisitqri inguru hurbiltzen dira Amikuzeko herri honetara uztailaren 31 eta agorrilaren 1ean. Lehen eguna zaldi eta astoei eskainia da, bigarrena behiei. Aurten milatik goiti zaldi erakusgai izan dira feriaren lehen egunean, eta bostehun bat behi bigarrenean. Bestak ere badu garrantzia Garruzen, bistan dena; ehunka lagun bildu dira usaiako askari eta aingira jatean. Aurten, gainera, egitaraua zaldi iniziazio, country dantzen ikastaro, karrikako hainbat ikusgarri eta zaldun erakustaldiekin osatu dute.