Zortzi hilabetez bildu dira mehaindarrak, sasi kabalkada moduko baten prestatzeko. Dantza eta kantuen artetik, David Ondartsek idatzitako antzezlanak Mehaineko herritarren ttikitako oroitzapenak biltzen ditu. Proiektua herrittarrak euskararen inguruan biltzeko eta hartu emanak azkartzeko estakurua izan da. Ikusgarria agorrilaren 13 eta 15ean eskainiko dute herriko plazan.