«Nun da Popo?». Hara lau hamarkada beranduago, dilidan den galdera. 1983ko agorrilaren 7an Leoneko akanpalekuan Iparretarrak erakundeko lau kidek tiroketa izan zuten frantses poliziarekin. Tiroketa horretan, polizia bat hil eta beste bat zauritu zen. Liskarretik ihes egitea erdietsi zuten talde armatuko hiru militantek, baina Jean Louis "Popo" Larre kidea giblean gelditu eta desagertu egin zen. Filipe Bidart, Iparretarrak taldeko kide historikoak haien borrokaz argipenak eman dizkigu, eta Popo Larreren desagerpena nola bizi izan zuen azaldu digu: