Iragan hilabeteko lehen 23 egunetan Lurraren batez besteko tenperatura 16,95 gradukoa izan da, eta 2019ko uztaileko 16,63 graduko errekorra gainditu du. Munduko Meteorologia Erakundeak azpimarratu du sekulan baino beharrezkoagoa dela berotegi efektuko gasen emisioa apaltzea. Hortaz mintzatu gara Nikolas Goñi Euskal Irratietako gaurko gomitarekin. Bizi mugimendu ekologistako kidea da eta itsas biologoa.