Abentura erdira heldu da, uztaileko balentriak kontutan hartuz 38 punturekin aitzinean Etxepareko lagunak. Ea nola joanen den agorrila. Tamalez aldi honetakoek ez dute finaleko txartela lortu nahiz eta kristoren partida izan den. Kirol sentsazioak hor ziren Arranoen Iñaki, Joanes eta Txominekin 35 puntu egin dituztenak. Aldiz, Amikuzeko zirtzilak zirtzil egon dira 29,31 punturekin. Oroitarazteko puntu gehiena egin dutenak finalean izanen ditugu.