Maiatzaren 28ko hauteskundeen ondotik, Nafarroako gobernua osatu gabe zen oraindik. Azken lau urteetako koalizioa errepikatuko zela argi zen arren, desadostasun eta eztabaidak izan dira gobernuko hiru bazkideen artean: Alderdi sozialista, EAJ eta berdeak barne dituen Geroa Bai koalizioa eta ezkerreko Zurekin Nafarroa koalizioa. Azkenik, astelehenean eta atzo izandako bi bilkuren ondotik gobernu berria osatzeko adostasunak eta talde berriaren xehetasunak zehaztu dituzte, eta aste hondar honetan inbestituko dute gobernu berria. Azken aste hauetako eztabaidak ulertzeko, Juan Kruz Lakasta Euskalerria Irratiko kazetaria izan da Euskal Irratietako gomita.