Dokumental bat, Translatines festibalaren 30 urteko ibibidea argitan emateko

Hiru hamarkadez Translatines festibalak bazterrak inarrosi zituen antzerkiaren munduan Baionan. Chimères antzerki taldeak antolaturik, mundu mailako 250 antzerki talde jinarazi ziren 1981 eta 2014 artean, bereziki Hego Amerikatik. Mundu mailan fama handia zuten taldeak hurbildu ziren Lapurdiko hiriburura, horien artean, La Fura dels Baus, Els joglers edo Teatro de los Andes. Ibilbide hori blaioan emateko dokumental bat prestatzen ari dira Nadine Perez filmegilea eta Jean-François Hautin. Heldu den urtean argitaratu beharko litzateke. Anartean diru bilketa bat abian eman dute proarti.fr gunean.