Emazte pilotari profesionalen arteko partida antolatu dute Biarriztarrak eta Ados Pilota elkarteek, astearte arrats huntan, Miarritzeko Plaza Berri ezker paretan, arratseko 20:30etan. Hego Euskal Herrian, hamairu emaztek kontratu profesionala izenpetu dute Ados Pilota elkartearekin. Horri esker, plaza geroz eta gehiago egiten hasi dira esku huskako jokalari hauek, bereziki udako herriko besten kari. Miarritzeko zoingehiagokan, Iera Agirre Iturriaga eta Maite Ruiz de Larramendi lehiatuko dira batetik, eta Ainhoa Ruiz de Infante eta Olatz Ruiz de Larramendi bestetik. Bururatzeko, Quintana – Bryan eta Tranoy – Ibarguren bikoteen arteko pala motzeko partidaz gozatzeko aukera izanen da. Iera Agirre pilotariarekin solastatu gara Euskal Irratietan, Goiz Berri saioan.