Hergarai Biziren zortzigarren edizioa iraganen da asteburuan Duzunaritzen

Badu 15 urte Hergaraiko sei herrietako herritarrek Hergarai Bizi elkartea sortu zutela. Orain arte Ahatsa, Behorlegi, Duzunaritze, Lekunberri eta Mendibeko herritarrek parte hartzen zuten bereziki, baina aurten Aintzileko gazte talde bat ere gehitu da egitasmora. Bi urtero herriz aldatzen dute, eta aurten, Duzunaritze hautatu dute. Irailaren 16an,  Ttutturu Trail lasterketa izanen da eta biharamunean, feira, gasna lehiaketa, dantza eta musika. Aurten, omenaldi berezia eginen diote Bernat Etxepare idazleari, sortzez duzunariztarra baitzen. Paxkal Negelouart eta Maider Genard Hergarai Bizi elkarteko bi presidentekideak izan dira Goiz Berri saioko gomitak.