Kinka txarrean da egun Mauleko ospitalea,eta azken urteetako zuzendaritza aldaketek ez dute egoera hobetu. Joan den aste hondarrean ospitalearen geroaz mahai-ingurua antolatu zuen Xiberoako EH Bai koalizioaren taldeak. Bertan, PS alderdiko Frederique Espagnac senataria eta Iñaki Etxaniz diputatuak Lapurdi eta Baxe nafarroako ospitaleekin bateratzearen alde agertu ziren. Arnaud Bourdé Donapauleko ospitaleko zaintza kontseiluko buruaren iritziz, ordea, norekin lotu pentsatu aitzin, «beharrezkoa da Mualeko ospitalearen funtzioa definitzea, lurraldeko ospitale taldea dadin ahuldu». Izan ere, kontuan hartu behar da bi lurraldeetako ospitale taldeek desberditansunak dituztela: Pauekoan, Oloroe eta Orthezeko ospitaleen kudeaketa eta bideragarritasunarekin arrangurak emendatuz doaz. Aldiz, Lapurdi eta Baxe Nafarroako ospitale taldean, aiseago igortzen ahal dituzte medikuak barnealdera.