Joseba Fernandezek trebatu taldea balentriaz balentria dabil. Udako denboraldia hasi aintzin, seinale onak igorri zituen Euskadiko Txapelketako finalera helduz, traineru hoberenekin lehiatzeko. Eta ondotik, KAE-1 bigarren mailako txapelketan erakutsi dute ekainekoa ez zela ustekabea izan. Bost traineru lehian izanen dira larunbat huntan Bermeon eta igandean Portugaleten; lehen mailatik datorren Santurtzi, eta gero bigarren mailakoak: Ehtik San Pedro eta Lapurdiko Arraun taldea, eta Galiziatik, Bueu eta Areseko taldeak. Lapurtarrak ez dira faboritoak, baina prest direla erran dauku Bixente Etxegarai lehendakariak Goiz Berri saioan.