Familia-liburua elebitan argitaratuko du Hazparneko herriko etxeak hemendik aitzina. Horretarako, Hiriburuko eta Bretainiako Renne nahiz Vannes hirietako eredua hartu dute. Izan ere, herri horietan agiri elebiduna da ofiziala eta eskaintzen den aukera bakarra. Ipar Euskal Herrian Miarritzek, Uztaritzek eta Urruñak ere eskaintzen dute familia-liburu elebiduna, baina hautazkoa da. Hazparnen agiria frantses hutsean duten familiek, elebitan den berri bat galdegiten ahalko dute herriko etxean.