Lehen haurtzaroko zaintza osoki euskaraz egiten duten egiturek sustengu deiadarra jo dute. Murgiltze ereduan diren hiru haurtzaindegi eta bost haurtzain-etxe biltzen ditu Konkolotx elkarteak, eta urtero ehun bat haur errefusatzera behartuak dira, ahal eta leku eskasagatik. Aurten, gainera, egitura horien garapena sustatzeko egin diru-laguntza eskaera ukatu dio Euskararen Erakunde Publikoak. Hori dela eta, langile baten postua diruztatzeko 10.000 euro biltzeko diru bilketa abiatu du Konkolotxek.