Izaskun Bilbao: «Europan euskara hizkuntza ofizial izateko borondate politikoa behar da»

Euskara, katalana eta galiziera Europako hizkuntza ofizial izendatzearen inguruko erabakia gibelatu du Europako Kontseiluak. Ez da adostasunik erdietsi, eta dudak nagusitu dira. Zailtasun horiek direla tarteko, Espainiako Gobernuak erran du katalana ofizialtzeko bidea lehenetsiko duela. Hitz horiek arrangura eta kexua piztu dute Euskal Herrian. Neurriaren bideragarritasun juridiko, tekniko eta ekonomikoaren inguruko azterketa egin anartean ez da bestelako erabakirik hartuko. Eztabaidari berriz noiz ekinen dioten, beraz, ez dute zehaztu. Gaiaz solastatu gara Goiz Berri saioan Izaskun Bilbao EAJ alderdiko euro-diputatuarekin.