Ezantza bere kostuaren petik saltzea baimendu nahi du frantses Gobernuak

Supermerkatuetako ezantzategietan, erregaia bere kostuaren petik saltzea. Horixe proposatu du frantses Gobernuak ezantzaren prezioaren goititzeari buru egiteko. Abenduaren lehenetik litro bakoitzaren prezioa, gehienez, 50 zentimoz jautsi liteke. Sei hilabetez luzatuko litzateke neurria, eta banatzaile handien nahiz independenteen arteko lehia mugaraino eraman lezake, bigarren horien kaltean. Abantsu 6.000 ezantzategi biltzen dituen Mobilians sindikatuak, galduz saltzea ez dela eztabaidagarri adierazi dio Gobernuari.