Maule: Espartinen interpretazio gunea 2027rako nahi luke Labadok

Espartinaren interpretazio gunea lau urteren buruan zabalik ikusi nahi luke Louis Labadot Mauleko auzapezak. Zentroa herriko etxearen gibelean diren eraikin hutsetako batean kokatuko dute, Ühaitza ibaiaren hegalean. Hastapenean, espartinei buruzko museoa eraikitzea zen herriko etxearen helburua, baina hiriko espartingileak kontra agertu ziren, gune horrek lehia eginen zielakoan. Labadok aurkeztu egitasmo berrian, haatik, ez da salmenta gunerik izanen, eta espartin-industriaren historia soziala ere agertaraziko dute, langileen borroka eta greba gogoangarrien oroigarri.