Milaka pertsona igurikatuak dira, trantsizio ekologikoari buruzko erronkak hausnartzeko. Bi egun, berrogei hitzaldi, 150 elkarteren parte hartzea, eta animazio andana izanen dira. Bestalde, aipatu behar da Herribiltza kolektiboak hainbat agiriren bidez kritikatu duela Biziren 'burujabetza' kontzeptu, baita ekimen horretan euskarak izanen duen toki eskasa ere. Kritika hauei iharduki die Xabier Harluxet Biziko kideak, Goiz Berri saioan.